Partekatu sare sozialetan

ITURRALDE BASERRIA JATETXEA

Ereñotzu auzoa, Hernani

AZALPENA

Iturralde baserri jatetxea natura erdian kokatua dago, Hernaniko (Gipuzkoa) Aiako Harria parke naturaletik oso gertu. Hernaniko erdigunetik zazpi bat kilometrotara dago, Goizuetara bidean dagoen Ereñotzu auzoan.


Iturralde baserria XVII. mendekoa da eta 1985. urtean zabaldu zituen bere ateak jatetxe bezala, lau bat belaunaldi atzeragotik familiarena zen baserria zegokion maitasun eta errespetuz egokitu zen. Elkar komunikatutako 3 jantokik osatzen dute jatetxea, egurrez eta harriz eginak eta garai bateko lanabesez apainduak.

 

Iturralde baserrian euskal sukaldaritza tradizionala lantzen dute, baina berrikuntzari ateak zabalduz. Inguruko elikagari freskoak eta urtaroei egokitutako plater sorta zabala eskaintzen ditu. Elikagaiak prestatzeko, teknologia aurreratudun instalazioak eta egur-ikatz parrilla bateratzen dituzte, azken honek arrain eta haragiei zaporean ematen dien ñabardura ez baitute galdu nahi. Kartara zein menuan jan daiteke, 30 eurotik aurrera. Intolerantzia edo alergia dutenentzat zein barazki-jaleentzat otordu bereziak ere prestatzen dituzte.

 

Iturralde baserrira datorrenak aho zentzumenez eta eskaintzen den zerbitzuaz gain, inguruko naturaz gozatzeko aukera ere izango du, zinez, paraje zoragarrian baitago Iturralde baserria

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera : 80
  • Abiatze prezioa: 30 €
  • Ordutegia: Bazkaltzeko: 13:30-15:30. Afaltzeko: 20:30-22:30.
  • Tel.: + 34 943 33 04 61
  • Webgunea: www.restauranteiturralde.com
  • Helbidea: Ereñotzu auzoa
    20120 - Hernani - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Asteko atseden-egunak: astelehen eta astearteak; jaiegun eta jai-bezperatan izan ezik. Oporrak: abenduko 2. hamabostaldian, urteberri eguna barne.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.