BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

LARRAÑAGA JATETXEA

Bº Elosiaga, 392, Azpeitia

AZALPENA

Larrañaga jatetxe-hotela Urrestillan dago, Azpeitiatik 3 km-ra eta Loiolako Santutegitik 4 km-ra, Gipuzkoako bihotzean. Larrañaga ostatuak euskal gastronomiako jaki goxoak eskaintzen ditu. Garaian garaiko bertako produktu freskoak erabiltzen ditu eta kalitatea da Larrañaga jatetxeko ikurretako bat. 

 

Larrañaga jatetxeak hiru jangela ditu, zein baino zein goxoagoak, baita otordu pribatuak egiteko aparteko gela bat ere. 

 

Larrañaga jatetxeak bi menu eta karta eskaintzen ditu. Eguneko menua 12 eurotan, kafea barne, eta menu berezia 26 eurotan. Ardo-karta zabala ere aurkituko duzu Larrañaga jatetxean.

 

Larrañaga jatetxe-hotela guztiz egokituta dago gaur egungo beharretara. Eraikin osoan WIFI zerbitzua doain eskaintzen die bere bezeroei, guztiz egokituta dago eta haur-parkea eta autoen aparkaleku pribatua ditu. Hala, Larrañaga jatetxe-hotelak Irisgarritasun Zigilua eta Kalitate Turistikoaren Zigilua lortu izana kalitatearen konpromisoaren erakusle dira. 

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera : 150
  • Abiatze prezioa: 12 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 943 81 11 80
  • Webgunea: www.hotel-larranaga.com
  • Helbidea: Bº Elosiaga, 392
    20730 - Azpeitia - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.