BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

PIKASSARIA JATETXEA

Lehenbizkai auzoa, Sara

AZALPENA

Pikassaria jatetxea Saran (Lapurdi) kokatua dago. Airez girotua duen gelan edo platanondoen itzalpean dastatu ahal izango dituzu Pikassaria jatetxeko sukaldariaren plater goxoak, guztiak euskal sukaldaritzako plater bikainak.

Pikassaria jatetxeak urteak daramatza lanean eta harreman zuzena du bertako ekoizleekin eta, horregatik, eskaintzen dituen platerak sasoiaren araberakoak dira.

Ardoetan ere aukera paregabea eskaintzen du, hala nola Irulegiko ardoak, Bordelekoak, Errioxakoak edo Tursan eskualdekoak.

Pikassaria jatetxeko lan-talde osoak zerbitzu on eta diskretoa eskainiko dizu Pikasarria jatetxean egingo duzun otordua ahalik eta goxoena izan dadin. Nahi izanez gero, bertako hotelean ere har dezakezu ostatu.

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.