BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

SANTA BARBARA ATERPETXEA

Santa Barbara Etxetaldea, Urretxu

AZALPENA

Santa Barbara aterpetxea Urretxuko (Gipuzkoa) muino batean dago, hirigunetik 2 kilometrora, Santa Barbara baselizaren ondoan. Bertatik, Gorbeia, Anboto, Udalaitz, Aizkorri eta Txindoki ikusiko dituzu. Leku erabat egokia da haurrekin joateko, terraza, zelaiguneak, parrilla, jolas-parkea... bertatik bertara baititu.

 

Santa Barbara aterpetxeko jatetxean euskal sukaldaritza tradizionalaz gozatu ahalko duzu. Eguneko menua, asteburuetako menua eta karta eskaintzen dute. Ogitartekoak, pintxoak eta plater konbinatuak ere izaten dituzte.

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera :
  • Abiatze prezioa: 11 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 943 72 33 87
  • Webgunea: santabarbaraaterpetxea.com
  • Helbidea: Santa Barbara Etxetaldea
    20700 - Urretxu - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Urtarrilaren 7tik otsailaren 28ra: astelehenetik ostegunera, itxita. Ostiraletik igandera, irekita. Martxoaren 1etik ekainaren 23ra eta irailaren 7tik abenduaren 31era: asteartetik igandera irekita. Ekainaren 24tik irailaren 8ra: egunero irekita.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.