BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

URGAIN JATETXEA

Hondartza kalea, 5, Deba

AZALPENA

Urgain jatetxea Deban (Gipuzkoa) kokatua dago, Euskal Kostaldeko Geoparkearen atarian, hain zuzen ere.

 

Debako Urgain jatetxean euskal gastronomiaren onena dastatuko duzu. Lurrak ematen duen onena zerbitzatuko dizute, euskal historiako zaporeak errespetatuz, kalitatea eta bertako produktuak lehenetsiz. Mariskoa eta arraina Mutriku edo inguruko portuetatik zuzenean iristen da Urgain jatetxera, bitartekaririk gabe eta berme osoarekin. 

 

Urgain jatetxeak WIFI sarea eskaintzen du, ezinduentzako egokitua dago eta benetan gune atsegina da otordu on bat egin eta bertan tertulian egoteko. Otordurako denborarik ez baduzu, pintxo goxoren bat dastatuz ardo on bat edo freskagarri bat hartzeko ere taberna oso atsegina da. Ah, eta familian bazoaz, etxeko txikienentzako haurren menua ere eskaintzen du.  

 

Urgain jatetxera trenez, autobusez edo kotxez hurbildu zaitezke. Izan ere, Debako tren- eta autobus-geltokiaren ondo-ondoan dago eta, parean, aparkaleku publiko bat ere badu.

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera :
  • Abiatze prezioa: 18 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 943 19 11 01
  • Webgunea: www.urgain.net
  • Helbidea: Hondartza kalea, 5
    20820 - Deba - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.