Barrio Eitzaga Nº2, Getaria (Gipuzkoa)
Epotx Etxea erainkuntza berria da, baina euskal etxearen tradiziozko egitura dauka. Epotx Etxea euskal kostaldeko bi herri zoragarriren artean aurkituko duzu, hain zuzen ere, Zarautz eta Getaria (Gipuzkoa) artean. Mendiz inguratua dago, baina zure begirada itsasoak bereganatuko du. Izan ere, itsasoa beti da espektakulu bat, udan zein neguan.
Epotx Etxearen goiko aldean bi bizileku daude, bina gelakoak eta itsasora bista ederrak dituzten bana balkoirekin. Leku aproposa da izadiaz eta itsasoaz gozatu nahi duten familientzat.
Ezintasun fisikoren bat duten pertsonentzako guztiz egokitutako etxe berri dotorea ere eskaintzen du Epotx Etxeak.
Hizkuntzak: eu es
Goi-denboraldia | Urteko gainontzeko egunak | |
Itxaso etxea | 140 €/eguna | 130 €/eguna |
Mendi etxea | 140 €/eguna | 130 €/eguna |
Mahasti etxea | 160 €/eguna | 145 €/eguna |
1/ Goi-denboraldia: zubiak, Aste Santua, Gabonak eta uda (ekainetik irailera, biak barne). 2/ BEZa barne.
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.