BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

SANTA BARBARA ATERPETXEA

Santa Barbara Etxetaldea, Urretxu

AZALPENA

Santa Barbara aterpetxea Urretxuko (Gipuzkoa) muino batean dago, hirigunetik 2 kilometrora, Santa Barbara baselizaren ondoan. Bertatik, Gorbeia, Anboto, Udalaitz, Aizkorri eta Txindoki ikusiko dituzu.

 

Eraikin berria da Santa Barbara aterpetxea, gaua pasatzeko zein bestelako ekintzetarako leku bikaina eta ezinduentzako erabat egokitua. Erabilera anitzeko gelak eta jantoki zabala ere baditu. Santa Barbara aterpetxeak mendi liburutegi bat ere badu hainbat mapa, gida, aldizkarirekin... Aterpetxetik bertatik hasita mendi-ibilbide mordo bat egin daitezke. Talde jarduerak, haurrentzako tailerrak eta ikastetxeentzako eskaintza bereziak ere lantzen dituzte.

 

Santa Barbara aterpetxeak jatetxea ere badu, bertako bezero zein kanpotik joan nahi duen edonorentzat.

  • Kategoria:  Aterpetxea / Kanpamentua
  • Gela kopurua:  
  • Abiatze prezioa:  18 €
  • Tel.:  +34 943 72 33 87
  • Webgunea:   santabarbaraaterpetxea.com
  • Helbidea:  Santa Barbara Etxetaldea
    20700 - Urretxu - (Gipuzkoa)
  • Irisgarritasuna
  • Aparkalekua
  • Gune berdea
  • Erdigunetik urrun
  • Partekatua
  • Bistak
  • Beheko sua
  • Animazioa

OHARRAK

Hizkuntzak: eu es

Norbanakoa 18,55 €
Pentsio erdia 25 €
Haurren pentsio erdia 21 €
Pentsio osoa 35 €
Haurren pentsio osoa 27 €
Taldeak (+10 pertsona) 11 €
Izarak 2,55 €

 

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.