BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

ARIZTIGAIN CAMPING-A

Zubizargaña z/g, Sunbilla

AZALPENA

Harizti eder batean dago Ariztigain camping-a. Sunbillako erdigunetik 600 metrora, oso da aproposa familian deskantsatu zein kirol eta aisialdi ekintzez gozatzeko. Talde eta eskola haurrentzako egonaldiak ere eskaintzen dituzte.

 

Camping-dendentzako partzelak (gehienak itzalpean) eta 4/5 pertsonentzako mobil home-ak eta bungalow-ak eskaintzen ditu Ariztigain camping-ak. Komunak eta dutxak ezinduentzako egokituta daude. Horrez gain, nabarmentzekoa da jatetxea: inguruko jende asko joaten da bertara jatera. Pintxoak, ogitartekoak, kazuelatxoak, plater konbinatuak, menua edo karta izaten dute aukeran. Eguraldiak lagunduz gero, kanpoko terrazan ere jan daiteke.

 

Ludoteka ere badu Sunbillako Ariztigain camping-ak. Jatetxearen behe aldean dago eta gurasoek seme-alabak jatetxetik bertatik zain ditzakete han jarritako pantaila batetik. Ariztigain camping-eko bezero guztiek herriko igerilekuetara joateko aukera ere badute.

  • Kategoria:  Camping-a
  • Gela kopurua:  
  • Abiatze prezioa:  38 €
  • Tel.:  +34 948 45 05 40
  • Webgunea:   www.campingariztigain.com
  • Helbidea:  Zubizargaña z/g
    31791 - Sunbilla - (Nafarroa)
  • Irisgarritasuna
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Animaliak
  • Gune berdea
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Igerilekua
  • Bistak
  • Joko-gela

OHARRAK

Hizkuntzak: eu fr es

Helduak 5,50 €
Haurrak 4,20 €
Autoa 5,00 €
Motorra 4,20 €
Karabana 5,50 €
Autokarabana 8,00 €
Denda indibiduala 4,70 €
Denda handia 5,50 €
Mobil home-a 70,00 €
Bungalow-a 90,00 €
Argindarra 5,00 €

 

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.