BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

ITZALPEA HOTELA

5 Place du Trinquet, Donibane Garazi

AZALPENA

Itzalpea hotela oso ongi kokatua dago Donibane Garaziko (Behe Nafarroa) kale nagusian. Hirigunetik oso hurbil Donibane Garazi osoki ezagutzeko aukera eskainiko dizu. 

 

Itzalpea hotela 1807ko eraikin batean kokatua dago. Itzalpea hotelak 5 gela atsegin ditu. Gela bakoitzak bere estilo propioa du, baina guztiak daude gustuz apainduak eta pertsonalizatua. Gelek 2 eta 3 pertsona bitarteko edukiera dute. Hotela erlaxaziora zuzenduta dago, eta hain zuzen ere, atseden hartzeko eta irakurtzeko gela atsegina eskaintzen du.

 

Gela guztiek dute telebista, bainu-gela eta komuna.

 

Itzalpea hotelak gosari goxoak ere eskaintzen ditu, 7:00ak eta 10:30ak bitarte. Menuan jogurta eta etxeko marmelada, Itsasuko gereziz eginiko marmelada, ogia, bolloak, laranja-zukua, etxeko bizkotxoa... Eguna ongi hasteko behar den guztia! 

 

Itzalpea ez da hotela soilik. Kafe edo te goxo bat hartzeko gune atsegina eta denei irekia ere bada. 20 te-mota baino gehiago eskaintzen ditu, baita etxeko pastel goxoak ere.  

  • Kategoria:  Hotela
  • Gela kopurua:  5
  • Abiatze prezioa:  49 €
  • Tel.:  +33 (0) 5 59 37 03 66
  • Webgunea:   www.hotel-itzalpea.com/
  • Helbidea:  5 Place du Trinquet
    64220 - Donibane Garazi - (Baxe Nafarroa)
  • WiFi-a
  • Animaliak
  • Telebista
  • Erdigunean
  • Propioa
  • Garbiketa zerbitzua
  • Edaritegia

OHARRAK

Hizkuntzak: fr es

 Bakarkako gela 49 - 52 €
 Gela bikoitza 57 - 68 €
 Gela hirukoitza 87 €
 Gosaria 9 €

OHARRAK

1/ Egonaldiaren tasa: 0,65 € egunean pertsonako. 2/ Animalia txikiengatik ez da gehiago ordaindu behar. 3/ Bankuko txekeekin ordaintzeko aukera badago. 4/ Iritsierak: 12:30-18:30. Irteerak: 7:00-11:00. 5/ Asteko jaieguna: larunbata (behe denboraldian).

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.