BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

HARIZTEGIA LANDETXEA

Chemin de Bordaxuenia, Senpere

AZALPENA

Hariztegia landetxea Senperen (Lapurdi) dago, kostaldetik 10 minutura. 

 

Hariztegia landetxeak ohe bikoitzeko bi gela eskaintzen ditu. Gela bakoitzak bere dutxa du, baina komuna partekatua dute. Gela handiak eta erosoak dira, eta etxeko belardira irekiak. Bertatik, zuzenean joan zaitezke terrazara, lasaitasunaz gozatzera eta goizean gosaria hartzera. 

 

Eguna ongi hasteko, gosari ederra eskaintzen du Marie Agnès etxekoandreak. Tea, kafea, txokolatea eta laranja-zukuaz gain, berak egindako jogurtak eta marmelada ere eskaintzen ditu, ogi eta pasteltxoez gain. Gosariko ia jaki guztiak ekologikoak dira. 

 

Terrazaz gain, egur exotikoz inguratutako igerilekuaz ere gozatu ahal izango duzu. Gatz bidez desinfektatzen dutenez, igerilekuko urak ez du inolako produktu kimikorik. 

 

Ezagutu Lapurdiko barnealdea zein kostaldea, Hariztegia landetxeak eskaintzen duen lasaitasunaz eta erosotasunaz gozatuz. 

  • Kategoria:  Landa-etxea (gelak)
  • Gela kopurua:  2
  • Abiatze prezioa:  62 €
  • Tel.:  + 33 (0) 5 59 85 86 26
  • Webgunea:   www.hariztegia.fr
  • Helbidea:  Chemin de Bordaxuenia
    64310 - Senpere - (Lapurdi)
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Gune berdea
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Igerilekua
  • Bistak
  • Beheko sua

OHARRAK

Hizkuntzak: fr

 

Prezioak: Gaua (gosaria barne)

2 pertsona

62 €

1 pertsona

50 €

Gehigarria

14 €

4 urte arteko haurrak

Dohainik

OHARRAK

Txekeak onartzen dira. Erreserba bat egin ahal izateko kontratu bat sinatu behar da eta oporraldiaren %25a ordaindu (gutxienez, gau baten prezioa).

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.