BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

PIKUKOBORDA LANDETXEA I

Frain auzoa , 17, Lesaka

AZALPENA

Pikukoborda landetxea Lesaka-n dago (Nafarroa), Bortziriak bailaran, Nafarroako eta Euskal Herriko landa-gune ederrenetako batean. Bortzirietako paisaian zelai berdeak eta mendi ederrak dira nagusi, tartean baserriz osatutako nukleo ttiki batzuk ageri direlarik. Bizimodu lasaia eta baserri-giroa arnasten dira hemen. Herri txikiak, baina tradizio handikoak aurkituko dituzu: herriko festak, artisautza eta gastronomia eskaintza oparoa. Kostaldea eta turismo handiagoko guneak ere ez daude urrun, 20 kilometrora besterik ez.

 

Pikukoborda landetxeko gelak garai batean baserriko txokoa izan zen lekuan daude. Erabat berria da gunea, 2015ean jarri baita martxan Pikukoborda landetxeko gela zerbitzua. Txapitula-formako sabaiak, egurrezko habe ederrek eta nekazal kutsuko dekorazioak etxean bezala sentiaraziko zaituzte. Pikukoborda landetxeak bi logela bikoitz eta elkarbanatzeko komun bat ditu. Egongela eder bat ere bai, beheko su eta guzti. Kanpoan, portxe eder bat du. Etxean egindako gosari- eta afari-zerbitzua ere eskaintzen da. Nahiago duenarentzat, Pikukoborda landetxea osorik ere alokatu daiteke. 

 

Pikukoborda landetxea gune aproposa da atseden hartzeko eta naturaz eta lasaitasunaz gozatzeko, betiere, kostaldetik gehiegi urrundu gabe eta Euskal Herriko gune interesgarrienetatik gertu.  

  • Kategoria:  Landa-etxea (gelak)
  • Gela kopurua:  2
  • Abiatze prezioa:  60 €
  • Tel.:  +34 607 77 65 59
  • Webgunea:   www.pikukoborda.com
  • Helbidea:  Frain auzoa , 17
    31720 - Lesaka - (Nafarroa)
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Animaliak
  • Telebista
  • Gune berdea
  • Erdigunetik urrun
  • Partekatua
  • Barbakoa
  • Bistak
  • Beheko sua

OHARRAK

Hizkuntzak: fr es en

  Behe-denboraldia Goi-denboraldia
Gela bikoitza 60€ 70€
Bakarkako gela 28€ 30€
Afaria (pertsonako) 15€ 15€

 

OHARRAK

Gosaria eta %10eko BEZ-a barne hartuta daude / Bi gau edo gehiagoan bertan egonez gero, gauaren prezioak ez dira berberak / Pakete bereziak eta eskaintzak urte guztian zehar / Goi-denboraldia: Uztailaren 1etik irailaren 15era, Aste Santua, Eguberriak, zubiak eta lekuko jaiegunak. Behe-denboraldia: urteko gainontzeko egunak.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.