BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

PETRITEGI SAGARDOTEGIKO BISITAK

, Astigarraga

AZALPENA

Petritegi Sagardotegiak sagardoaren benetako kultura ezagutu dezazun, bisita gidatuak eskaintzen ditu, urte osoan zehar. Petritegi Sagardotegia Astigarragan (Gipuzkoa) dago, Euskal Herriko sagardoaren bihotzean. 

 

- Oinarrizko Petritegi bisita: Euskal sagardora gerturatuko gaituen bisita gidatua. Petritegiko sagastiak, sagar-mota ezberdinak, tolareak, kupeltegia eta baserria bera ere bisitatuko dituzu. Gainera XVII. mendetik gaur arte sagardogintzak izandako garapena ilustratzen duen ikusentzunezkoa ikusiko duzu. Bisitaren ondoren gure sagardoa dastatuko dugu txorixo egosi pintxo baten laguntzaz. Banakakoak helduak: 12€. Taldeak (8 lagunetik gora): 10€/perts. 7-12 urteko haurrak: 3€

 

- "Oinarrizko Plus" Bisita: "Oinarrizko" bisita + sagardo lotea (Petritegi eta Petri sagardo-botilak eta 2 edalontzi grabatuak). Banakakoak helduak: 18€. Taldeak (+ 8 lagun): 16€/perts

 

- “Premium” Petritegi bisita: Oinarrizko Petritegi bisita + sagardotegiko menu tradizionala: sagardoan egositako txorizo egosia, bakailo-tortilla, bakailoa piperrekin, txuleta, gazta menbrilloarekin, intxaurrak, Tolosako tellak eta zigarrilloak. Sagardoa zuzenean kupeletik edaten da, "Txotx" ohiturari jarraiki. Banakakoak helduak: 39,00€. Taldeak (8 lagunetik gora): 38€/pers. Haurrentzako menu bereziak (galdetu prezioak).

 

- “Txotx” Petritegi bisita: 20 minutuko bisita gidatua, sagardoa nola egiten den ikas dezazun eta 'Txotx' aditu baten laguntzaz egiteko. Sagardotegiko menua ere sartzen da bisitan. upela. Banakakoak helduak: 33,50€. Taldeak (30 lagunetik gora): 31,50€/perts

  • Kategoria: Gastronomia
  • Abiatze prezioa: 12 €
  • Ordutegia: Bisita gehienak 12.00tan eta 18:30ean hasten dira. Udaran 13:00tan eta 20:00tan. Kontsultatu ordutegiak zehazki Petritegiko webgunean
  • Tel.: + 34 943 45 71 88
  • Webgunea: www.petritegi.com
  • Helbidea:
    - Astigarraga - (Gipuzkoa)
  • Aparkalekua
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.