BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

TALAI BERRI TXAKOLINDEGIA: BISITA GIDATUAK

Talaimendi auzoa 728, Zarautz

AZALPENA

Talai Berri txakolindegia 1992. urtean Zarautzen (Gipuzkoa) sortutako txakolindegi ospetsua da. Talai Mendiko malda eguteratsuenetan dago eta hamabi hektarea mahasti ditu inguruan. Bertan Hondarribi Zuri eta Hondarribi Beltza mahats-landareak ekoizten dira. Talai Berri txakolinaren ekoizpenean teknika aurreratuenak erabiltzen dira, beti ere kalitatea helburu. Horri esker lortzen du Talai Berri txakolindegiak ardo gazte eta frutatsua. 

 

Bixente Eizagirre, txakolindegiaren sortzailea, mahasti zale familia bateko laugarren belaunaldikoa da eta bertan lan egiten duten Onditz eta Itziar alabak, berriz, bosgarren belaunaldikoak.

 

Talai Berri txakolindegiaren barrunbeak ezagutu eta txakolina nola ekoizten den ikasi nahi baduzu, Talai Berri txakolindegiak bisita gidatuak eskaintzen ditu ostiral eta larunbatetan 11:00etan. Astelehenetik larunbatera 15 pertsonatik gorako taldeei ere egiten zaizkie bisitak.

 

Bisita txakolin eta bertako produktuen dastaketarekin amaitzen da. Aldez aurretik bisita erreserbatu behar da.

  • Kategoria: Gastronomia
  • Abiatze prezioa: 10 €
  • Ordutegia: 11:00
  • Tel.: +34 943 13 27 50
  • Webgunea: www.talaiberri.com
  • Helbidea: Talaimendi auzoa 728
    - Zarautz - (Gipuzkoa)
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu es en

OHARRAK

Bisita gidatuak ostiral eta larunbatetan 11:00etan. Astelehenetik larunbatera 15 pertsonatik gorako taldeei ere egiten zaizkie bisitak. Aldez aurretik bisita erreserbatu behar da.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.