BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

LABRIT TOURS

C/ Juan de Labrit, 29, Iruñea

AZALPENA

Labrit Tours-ek (Iruñea) irizpidedun turismoa eskaintzen du, Iruñea ezagutzeko modu berri bat, Iruñean bertan jaio, hazi eta bizi diren lagun batzuk gidatuta. Maiz, ikusten eta ukitzen dugun horren arabera soilik ezagutzen dugu hiri bat eta ahaztu egiten dugu gure kaleak liburu eta iturri ofizialetan aipatzen ez diren istorio ttipi eta handiz josita daudela.

 

Labrit Tours-ek jendearen begiak irekitzeko helburuarekin sortutako ibilbide turistikoak eskaintzen ditu, guztiak ere jakingarriak bai bertakoentzat bai kanpoko bisitarientzat ere: historia, istorioak, bitxikeriak, zoko-moko ahaztuak, gizon-emakume isilaraziak. Gure iraganaren aztarnak ezagutu eta ulertzeko bertze modu bat. 

 

Labrit Tours-ek honako bisita tematikoak eskaintzen ditu Iruñea hobeki eta beste ikuspegi batetik ezagutzeko: 

- Euskal Liteteratura Iruñean mendez mende

- Lingua Navarrorum

- Sanferminak

- Iruñea Hiri Buruzagi

  • Kategoria: Gida
  • Abiatze prezioa:
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 948 21 01 03
  • Webgunea: labritours.com
  • Helbidea: C/ Juan de Labrit, 29
    - Iruñea - (Nafarroa)
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es en

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.