BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

URDAIBAI BIRD CENTER

Orueta 7. Gautegiz Arteaga, Arteaga

AZALPENA

Urdaibai Bird Center naturaren museo bizia da, jendaurrera irekita dago hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko. Ekipamendua bera paduraren behatoki aparta da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatzen da. Urdaibai Bird Center oso leku gomendagarria da haurrekin joateko eta ornitologia maite dutenentzat.

 

Urdaibai, Euskal Herriko Biosferaren Erreserba bakarra izateaz gain, euskal itsasbazterreko espazio babesturik baliotsuena da. Bere eremua Oka ibaiaren arro hidrografikoari dagokio eta 220 km2-ko hedadura du. Padurak Euskal Herri Atlantikoko hezegunerik garrantzitsuenak dira, bai duten hedaduragatik baita bertako habitaten kontserbazio-mailagatik ere. Hori horrela, oso leku esanguratsua da hegaztien atseden-gune gisa migrazio-aldietan eta negualdian. UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen Urdaibai 1984an.

  • Kategoria: Interpretazio zentroa
  • Abiatze prezioa: 5 €
  • Ordutegia: Ikus "Oharrak" atala
  • Tel.: +34 946 25 11 57
  • Webgunea: www.birdcenter.org
  • Helbidea: Orueta 7. Gautegiz Arteaga
    - Arteaga - (Bizkaia)
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu es en

OHARRAK

PREZIOAK: Helduak: 5€. Haurrak (5-12 urte): 2€. Haurrak (5 urte arte): doan. ORDUTEGIA: martxotik uztailera: larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 19:00etara. Asteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara. Astelehena: itxita. Uztaila: 11:00etatik 19:00etara (astelehenetan itxita). Abuztua: egunero, 11:00etatik 19:00etara. Iraila eta urria: larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 19:00etara. Asteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara. Astelehena: itxita. Azarotik martxora: ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 17:00etara. Astelehenetik ostegunera, itxita.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.