BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

URDAZUBIKO LEIZEAK

Leorlas auzoa, z/g, Urdazubi

AZALPENA

Urdazubiko leizeak, Ikaburuako kobazuloak bezala ere ezagunak, Urdazubin (Nafarroa) bertan daude. Jauretxez eta pasaia ederrez betetako barnealdeko herria da Urdazubi, Zugarramurdi, Sara eta Ainhoa bezalako herrixka xarmagarriekin mugan.

 

Paleolito garaikoak dira Urdazubiko leizeak, gizakia han bizi izan zen orain 10.000 bat urtera arte. Nafarroako Goi Paleolitikoko aztarnategi garrantzitsuenak dira Urdazubiko leizeak, bertan topatu diren margo, tresna eta giza-ehorzketengatik. 1808an aurkitu omen zituzten, Independentzia Gerrako borroketatik ihesean zebiltzanek babesleku moduan erabili omen zituztelako.

 

Urdazubiko leizeak taldean bisita daitezke eta gida batek laguntzen du talde bakoitza. Bisitetarako ordutegiak finkatuta daude (ikus ordutegien atala) eta 40 minutuko iraupena dute. Bertan, estalaktita eta estalagmita ugariz gain, garai batean bertan babesa hartu zuten gerrillari, kontrabandisten... istorioak ere ezagutuko dituzu.

 

Leizeen inguruan, taberna eta dendaz gain, pic-nic-erako gune polit bat ere badago; eguraldiak lagunduz gero, familian edo lagunartean egun-pasa eder batez gozatzeko.

  • Kategoria: Leizeak
  • Abiatze prezioa: 5 €
  • Ordutegia: Urtarrila - otsaila (urtarrilaren 7tik 22ra itxita): asteartetik ostiralera: 11:15 / 12:15 / 13:15. Larunbat eta igandetan: 11:15 / 12:15 / 13:15 / 15:15 / 16:15 / 17:15. Astelehenetan itxita. Martxoa - ekaina: asteartetik ostiralera: 11:15 / 12:15 / 13:15 / 15:15 / 16:15 / 17:15 / 18:00. Larunbat eta igandetan: 11:00 / 11:45 / 12:30 / 13:15 / 15:15 / 16:15 / 17:15 / 18:00. Astelehenetan itxita. Uztaila, abuztua, Aste Santua eta zubiak (maiatzak 1, urriak 12 eta azaroak 1): astelehenetik igandera: 10:30 / 11:15 / 12:00 / 12:45 / 13:30 / 15:15 / 16:00 / 16:45 / 17:30 / 18:00. Iraila-urria: asteartetik ostiralera: 11:15 / 12:15 / 13:15/ 15:15 / 16:15 / 17:15 / 18:00. Larunbat eta igandetan: 11:00 / 11:45 / 12:30 / 13:15 / 15:15 / 16:15 / 17:15 / 18:00. Astelehenetan itxita. Azaroa-abendua: asteartetik igandera: 11:15 / 12:15 / 13:15 / 15:15 / 16:15 / 17:15. Astelehenetan itxita. Abenduaren 1 eta 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita.
  • Tel.: +34 948 59 92 41
  • Webgunea: cuevasurdax.com
  • Helbidea: Leorlas auzoa, z/g
    - Urdazubi - (Nafarroa)
  • Aparkalekua
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es en

OHARRAK

Eguneko azken bisitarako, gutxienez 5 laguneko taldea behar da.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.