BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

ALBAOLA FAKTORIA

Ondartxo ibilbidea 1, Pasaia San Pedro

AZALPENA

Albaola Faktoria, Pasai San Pedron kokatua (Gipuzkoa), gune bakan eta berritzailea da. Bere eginkizun nagusia itsasontzi zaharrak berreraikitzea eta, batez ere, Euskal Herriak itsasoarekin izan duen lotura estua azaleratzea da. Publikoari guztiz irekia, Albaola Faktoria bere izaera aktiboagatik, nazioartean sortzen ari den sareagatik eta eskaintzen duen bisita berritzaileagatik da erakargarria.  

 

Albaola Faktoria-ren bisitan zehar euskaldunek itsasoarekin izan duten harreman estuaz eta itsasoko jarduerak euskal ekonomian izan duen garrantzia ikaragarriaz jabetuko zara. Bisitaren amaieran XVII mendeko San Juan baleontziaren erreplika nola egiten ari diren ikusiko duzu. Haurrek eta helduek adi-adi jarraitzen dituzte zurginen lanak eta baleontziaren hezurdura ikustea benetan da ikuskizun polita.

  • Kategoria: Museoa
  • Abiatze prezioa: 7 €
  • Ordutegia: Urritik Aste Santura: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Aste Santutik irailera: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
  • Tel.: + 34 943 39 24 26
  • Webgunea: www.albaola.com
  • Helbidea: Ondartxo ibilbidea 1
    - Pasaia San Pedro - (Gipuzkoa)
  • Irisgarritasuna
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es en

OHARRAK

PREZIOA: Sarrera arrunta: 7,00€. Ikasleak, kide ugariko familiak, erromesak, langabetuak eta 65 urte baino gehiagokoak: 5,00€. Heldu-taldeak (min. 10): 5,00€ /pertsona. Ikasle-taldeak (min. 10): 4,50€/petsona. Gida bat kontratatzea (gehienez 25 lagun): 25,00€ (erreserbak eta kantzelazioak 48 orduko aurrerapenarekin). Sei urtez beherako haurrak: doan.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.