Partekatu sare sozialetan

EUSKAL HERRIKO GUNEAK ETA MUSEOAK

, Baiona

AZALPENA

Euskal Herriko Gune eta Museoak elkarteak Ipar Euskal Herriko hamalau gune batzen ditu. Ipar Euskal Herriko eskaintza kultural eta turistiko ia osoa jasotzen du.

 

Gune horiek tematika hauek lantzen dituzte: aurrehistoria eta geologia, natura eta baratzeak, arte eta historia, arkitektura eta gune historikoak, fauna eta flora, zientziak eta teknikak, eta Konpostelako bidea.

 

Euskal Herriko Gune eta Museoak elkarteak Ipar Euskal Herriko onena eskaini nahi du. Lekuko eta mugaz gaindiko erakundeekin harreman iraunkorrak lantzea, Ipar Euskal Herria ingurune erakargarria izatea eta garapen iraunkorra lantzea dira bere helburuak.

 

Hauek dira elkarteko kideak:
Arnaga jauregia, Kanbon (Lapurdi) – Euskal Museoa,  Baionan (Lapurdi) Itsasoaren museoa, aquariuma, Biarritzen  (Lapurdi) Ozeanoaren Hiria, Biarritzen (Lapurdi) Euskal Ekomuseoa, Donibane Lohitzunen (Lapurdi) -  Urtubia gaztelua, Urruñan  (Lapurdi) Abbadia gaztelua, Hendaian (Lapurdi)  – Larrungo trena, Saran  (Lapurdi) Orthillopitz, Sarako euskal etxea (Lapurdi) Sarako leizeak (Lapurdi) Apezpikuen espetxea, Donibane Garazin (Nafarroa Beherea)Isturitz eta Otxozelaiako leizeak, Donamartirin – Kakuetako Arroilak (Zuberoa), Santa Engrazin (Zuberoa)Ospitalepeko eliza (Zuberoa)-

  • Kategoria: Museoa
  • Abiatze prezioa:
  • Ordutegia:
  • Tel.:
  • Helbidea:
    - Baiona - (Lapurdi)
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: fr es

OHARRAK

Elkarteko kide bakoitzak bere ordutegi eta prezioak ditu.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.