BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

Abandoibarra hiribidea, 2, Bilbo

AZALPENA

Guggenheim Bilbao Museoa arte garaikidearen museo bat da, Frank O. Gehry arkitekto kanadiarrak diseinatua.  Guggenheim Bilbao Museoa Bilboko (Bizkaia) erreka ertzean kokatua dago. Solomon R. Guggenheim fundazioaren museoetako bat da.

 

Guggenheim Bilbao Museoa 1997ko urriaren 18an inauguratu zuten eta oso laster eraikin dekonstruktibista ikusgarrienetako bat bilakatu zen. Eraikinaren zati bat zubi batek zeharkatzen du eta kanpoaldea titaniozko xaflez eta kareharriz egina dago. Errekatik begiratuta, Guggenheim Bilbao Museoak itsasontzi baten forma duela dirudi, Bilboko portu-jarduerari ohore egiteko. Aldiz, goitik begiratuta lore baten forma du.  

 

Guggenheim Bilbao Museoko erakusketak maiz berritzen dira. Nagusiki, XX mendeko arte-lanak erakusten dira, margolanak, eskulturak zein formatu elektronikoan egiten diren arte-lanak.

  • Kategoria: Museoa
  • Abiatze prezioa: 11 €
  • Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00–20:00 2015eko astelehenetan itxita, honako egun hauetan salbu: apirilak 6, uztail eta abuztuko astelehenak, urriak 12, abenduak 7 eta abenduak 28. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita.
  • Tel.: +34 944 35 90 00
  • Webgunea: www.guggenheim-bilbao.es
  • Helbidea: Abandoibarra hiribidea, 2
    48009 - Bilbo - (Bizkaia)
  • Irisgarritasuna
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es en de

OHARRAK

Helduak: 11 € Erretiratuak: 6,50 € Taldeak: > 20 pax. 10 € Ikasleak (< 26 urte): 6,50 € Haurrak (<12 urte) eta Museoaren Lagunak doan

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.