Col St Ignace, Sara
Euskal Herrian etxea bizilekua baino zerbait gehiago da. Euskaldunen historiaren, harremanen, memoriaren... parte da. Eta horixe da hain justu Ortillopitzen (Sara) ikus daitekeena. XVII. mendeko etxe honetan historian zehar euskaldunak nola bizi eta lan egin izan duten ikusiko duzu. Ez da ohiko museo bat, etxea bera da bisitatzen dena eta garai hartara bidaiatzeko modu aproposa da.
Euskal Herriaren historiaz zerbait gehiago ikasteko leku berezi eta xarmaz betea duzu Ortillopitz.
Hizkuntzak: eu fr es
Bestelako zerbitzuak: Festa pribatuak antolatzeko aukera dago Ortillopitzen.
Egunero izaten dira bisitak (larunbatetan izan ezik): Apirilaren 12tik uztailaren 10era: Astelehenetik ostiralera: 14:15 - 15:30 - 16:45. Igandetan: 15:30. Uztailaren 12tik abuztuaren 21era: Astelehenetik ostiralera: 10:45 - 12:00 - 14:15 - 15:30 - 16:45 - 18h:00. Igandetan: 14:15 - 15:30 - 16:45 - 18:00. Abuztuaren 23tik irailaren 18: Astelehenetik ostiralera: 14:15 - 15:30 - 16:45. Igandetan: 14:15 - 15:30 - 16:45. Irailaren 20tik urriaren 16ra: Igandetik ostiralera: 15:30. Bisiten ordua baino ordu laurden bat lehenago bertan izatea gomendatzen da. Bakarkako sarrerak: Helduak: 9 €. Haurrak (6 eta 13 urte bitartekoak): 5,00 €. Taldeak (20 pertsonatik gora): Helduak: 8 €. Haurrak (14 urtetik beherakoak): 4,50 €. Gazteak (14-17 urte): 7 €. Helduz osatutako taldeentzat urte guztian dago irekita Ortillopitz. Aurrez erreserba egin behar da.
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.