BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

LEHENA SURF ESKOLA

71, Boulevard de la Mer, Hendaia

AZALPENA

Hendaiako Lehena Surf Eskolak (Lapurdi) urean lerratzeko plazera ezagutzeko edo hobetzeko ikastaroak eskaintzen dizkizu, 3 monitore profesionalen eskutik. Zure maila eta denboraren arabera, surfaren munduan sartu edo hobetzeko ikastaro desberdinak aurkituko dituzu. Saioak euskaraz, frantsesez, gazteleraz edo ingelesez ematen dituzte eta adin guztietako jendea ibiltzen da. 

 

Hendaiako Lehena Surf Eskolak 3 ikastaro ematen ditu goizez eta beste 2 arratsaldez. Hauexek, laburbilduz, eskaintzen diren ikastaroak: 

- Hastapeneko 2 orduko ikastaroa surfaren mundura hurbiltzeko

- Asteburuko ikastaroa: 2na ordu larunbata eta igandean

- Ikastaro luzeagoak teknika hobetzeko

- Aste osoko ikastaroak aurrerapauso nabarmenak lortzeko

- Ikastaro trinkoak, egunean bi saiokoak, surfa, surfa eta oraindik surf gehiago nahi dutenentzat

 

Edozein ikastaro hautatzen duzula ere, Hendaiako Lehena Surf Eskolak materiala utziko dizu: surf-taula eta uretarako trajea.

 

Prezioari dagokionez, 25 euro kostatzen da ikastaro luzeetako bi orduko saioa eta, 35 euro, hastapeneko ikastaroko bi orduko saioa. (Ikus oharrak)

  • Kategoria: Surf eskola
  • Abiatze prezioa: 25 €
  • Ordutegia: 9:00-10:30, 10:45-12:15, 12:30-14:00, 15:30-17:00, 17:15-18:45.
  • Tel.: +33 (0) 5 59 20 52 02
  • Webgunea: www.lehena.com
  • Helbidea: 71, Boulevard de la Mer
    - Hendaia - (Lapurdi)
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es en

OHARRAK

PREZIOAK: Hastapeneko ikastaroa: 35 € (2 ordu). Asteburuko ikastaroa: 65 € (2 ordu, larunbata eta igandea). 3 eguneko ikastaroa: 90 € (3 egun). Asteko ikastaroa: 135 € (5 egun). Ikastaro trinkoa: 250 € (5 egun, 2 saio/eguna).

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.