BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

CHOKO ONA JATETXEA

Route d'Iraty, Donazaharre

AZALPENA

Donazaharren kokatua (Euskal Herrian), Donibane Garazitik 3 km-ra eta Donapaleutik 20 km-ra, zatoz Choko Ona jatetxea ezagutzera, xarma eta karaktere handiko jatetxea, Sylvie eta Jean Michel Lalanne jaun-anderearen sukaldaritza dastatzera, beti bertako produktuetan oinarrituta egina. Sukaldariaren 'Maître Restaurateur' tituluak kalitatezko sukaldaritzaren bermea ematen du. Gelak goxoak dira, bertako mueblez apainduak. Terraza loretsua ere badu, Arradoy mahastietara bista zoragarriak dituena. Irulegiko arno-en karta ederra ere eskaintzen du.

 

Gida hauek gomendatzen dute : Lonely Planet, Gault & Millau, Hubert, Bottin Gourmand, Petit Futé (Meilleurs Tables d'Aquitaine), Tables & Auberges de France. 

 

Lonely Planet eta Gault & Millau gida turistikoek giro atseginagatik eta kalitatezko sukaldaritzagatik gomendatutako jatetxea da Choko Ona. Lonely Planet-ek gomendatzen du Donazaharre eta Donibane Garazi bereizten dituzten 4 km-ak egitea merezi duela. Gault & Millau gidak, berriz, Jean Michel Lalanne-n espezialitate bat goraipatzen du: usoa. Guztiz gomendagarria den jatetxea da Choko Ona.

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera : 50
  • Abiatze prezioa:
  • Ordutegia: 12:00-14:00; 19:00-21:00 / 12:00-14:30; 19:00-21:30 (uztaila-abuztua) Asteko jaieguna: asteazken iluntzea eta osteguna, irailetik ekainera.
  • Tel.: +33 (0) 5 59 37 13 67
  • Helbidea: Route d'Iraty
    64220 - Donazaharre - (Baxe Nafarroa)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.