Partekatu sare sozialetan

NICOLASA JATETXEA

San Juan, 59, Pasaia Donibane

AZALPENA

Nicolasa jatetxea euskal sukaldaritzan espezializatutako jatetxe bat da, Gipuzkoako kostaldeko Pasai Donibane herrian kokatua. Familiako jatetxe xume bezain ona da. 

 

Nicolasa jatetxean, euskal sukaldaritzako plater goxoak dastatu ahal izango dituzu, hala nola, kroketak, txipiroiak, arraina plantxan, entrekota zein txuleta, eta amaitzeko, etxeko postre finak. Hala nahi izanez gero, Nati etxekoandreak atsegin handiz gomendatuko dizkizu eguneko edo garaiko bere platerak.

 

Gipuzkoako kostaldea bisitatzeko asmoa baduzu, jakin Pasai Donibane huts egin gabe bisitatu beharreko arrantzale herrixka bat dela. Nicolasa jatetxea Pasai Donibaneko alde zaharra zeharkatzen duen Donibane kalean bertan aurkituko duzu. Nicolasa jatetxeko jangelak, gainera, bista ederrak eskaintzen ditu Pasaiako portura.

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera : 80
  • Abiatze prezioa:
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 943 51 54 69
  • Webgunea: www.restaurantenicolasa.com
  • Helbidea: San Juan, 59
    20110 - Pasaia Donibane - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.