BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

OLHABIDEA JATETXEA

Quartier Sainte Catherine, Sara

AZALPENA

Olhabidea jatetxea familia-giroko etxe zinez eder batean kokatua dago, Saran (Lapurdi). Sara euskal etxe ederrak, plaza animatua eta mendietara bista zorgarriak eskaintzen dituen herri xarmagarria da.

 

Olhabidea jatetxeko barazkiak goizero jasotzen dituzte etxeko baratzean bertan eta gainerako mozkinak inguruko ekoizleek ekartzen dizkiete. Elikagai guztiak biologikoak dira. Hortaz, garaian garaiko produktuek bideratzen dituzte Olhabidea jatetxeko eguneroko eskaintzak.

 

Olhabidea jatetxeko jabeek, Jean eta Guillaume Fagoaga anaiek, familia-giroko sukaldaritza eskainiko dizute, bertako produktu freskoz osatua eta kalitate handikoa. Eguerdian zein arratsean hurbilduz, otordu goxo bat egin ahal izango duzu Olhabidea etxeko gela ederretako batean edo, nahiago baduzu, baratzera eta mendietara bistak dituen terraza ederrean. 

 

Olhabidea jatetxeak landetxea ere badu.

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera :
  • Abiatze prezioa: 25 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: + 33 (0) 5 59 54 21 85
  • Webgunea: www.olhabidea.fr/
  • Helbidea: Quartier Sainte Catherine
    64310 - Sara - (Lapurdi)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.