BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

OTZARRETA JATETXEA

Santa Clara, 5., Zarautz

AZALPENA

Otzarreta jatetxea Zarauzko (Gipuzkoa) jatetxe ezagun eta ospetsuenetako bat da. Eta ez da harritzekoa, Otzarreta jatetxean, jakiez gain, lekuak ere liluratu egiten baitu.

 

Otzarreta jatetxean kalitatezko lehengaiekin prestatzen dituzte eskaintzen dituzten hiru menuak (44 eurotik aurrera, BEZ barne) eta karta zabala. Sarrerarako entsalada epelak, mariskoa, kalitatezko urdaiazpikoak edo ahate-gibelak aurkituko dituzu. Ondoren, arrain freskoa edo kalitatezko haragia izango dituzu aukeran eta, amaitzeko, etxeko edozein postrek aho-zapore gozoa utziko dizu. 

 

Otzarreta jatetxeak betiko jangela txiki eta goxoaz gain, Zarauzko erdiguneko oasi gisa sailkatu genezakeen terraza loretsu eta ederra ere eskaintzen ditu. Terraza ezkutuan geratzen da, eta benetan da leku atsegina udan otordu goxo bat egiteko edo ezkontza bat ospatzeko.

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera : 300
  • Abiatze prezioa: 44 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 943 13 12 43
  • Webgunea: www.restauranteotzarreta.com
  • Helbidea: Santa Clara, 5.
    20800 - Zarautz - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.