BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

REZOLA SAGARDOTEGIA

Santio Zeharra, Astigarraga

AZALPENA

Rezola sagardotegia Astigarragako erdigunean (Gipuzkoa) bertan kokatua dago. Kokapenagatik, sagardotegi egokia da asteko edozein egunetan bazkaldu edo afaltzera joan eta otordua luzatu nahi duenarentzat, ez baita kotxerik hartu beharrik Astigarragara bertara heltzeko.

 

Rezola sagardotegian goi mailako sagardoa ekoizten da, Eusko Label ziurtagiria duena. Koadrilan edo familiarekin etortzeko sagardotegi egokia da jangela desberdinak baititu. Ohiturari jarraiki, zutik jan daiteke, baina nahiago duenarentzat eserita jateko aukera ere eskaintzen du.

 

Astigarraga erdigunetik 100 metrora kokatua dagoenez, kotxerik hartu gabe etor daiteke Rezola Sagardotegira. Kotxez gerturatu nahi dutenentzat, parking pribatua eskaintzen du. Gainera, txotx garaian (urtarriletik apirilera), Astigarraga Hernanirekin eta Donostiarekin lotzen duen autobus zerbitzua gau eta egun izaten da martxan.

  • Kategoria: Sagardotegia
  • Edukiera : 100
  • Abiatze prezioa:
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 943 55 27 20
  • Webgunea: rezolasagardotegia.infotres.com
  • Helbidea: Santio Zeharra
    20115 - Astigarraga - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.