BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

ARBE HOTELA

Laranga, z/g, Mutriku

AZALPENA

Deba eta Mutriku artean dago Arbe hotela, euskal kostaldeko lekurik polit eta lasaienetako batean. Itsas-labarrean, itsasertzeraino jaisten diren pinudi eta artadien artean dago Arbe hotela eta ikusgarriak dira bertatik goza daitezkeen egunsentiak, ilunabarrak, olatuak...

 

Hiru izarretako hotel abanguardista honek 11 logela ditu (bat ezintasunak dituzten pertsonentzat erabat egokitua). Eguraldiak lagunduz gero, Arbe hotelak terrazan gosaltzeko aukera ere eskaintzen du, itsasoari begira. SPA gela eta enpresa-bilkuretarako aretoak ere baditu. Harrera 24 orduz egoten da zabalik.

 

Arbe hotelean energia geotermikoa baliatzen dute urte guztian tenperatura ahalik eta egonkorren mantentzeko: 80 metroko sakonerarainoko sare bat du lur azpian udan eraikina klimatizatzeko eta neguan, berriz, bero mantentzeko.

  • Kategoria:  Hotela
  • Gela kopurua:  11
  • Abiatze prezioa:  65 €
  • Tel.:  +34 943 60 47 49
  • Webgunea:   www.hotelarbe.com
  • Helbidea:  Laranga, z/g
    20830 - Mutriku - (Gipuzkoa)
  • Irisgarritasuna
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Telebista
  • Satelitezko telebista
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Igerilekua
  • Bistak
  • Beheko sua

OHARRAK

Barnealdeko zerbitzuen oharrak: 12 urtetik beherako haurrak ez dira onartzen.

Hizkuntzak: eu fr es en

 

Behe-denboraldia

Goi-denboraldia

Enpresak

 Bakarkakoa

70 €

80 €

65 €

 DUI

 

 

75 €

 Bikoitza

90 €

100 €

90 €

 Junior Suite

115 €

120 €

100 €

 Gosaria

10 €

10 €

8 €

 Brunch

15 €

15 €

15 €

OHARRAK

1/Goi-denboraldia: asteburuak, ekaina, uztaila, abuztua, iraila, zubiak eta jaiegunak. Behe-denboraldia: urteko gainerako egunak.2/Prezioan ez dago BEZ-a (%10) sartuta. 3/Kontsultatu enpresentzako tarifa bereziak. Aste barruan bakarrik aplikatuko dira. Asteburu, zubi eta jaiegunetan ez dira aplikatuko.4/ Check in-a: 12:00etatik 19:00etara.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.