BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

ARGI EDER HOTELA

Route de la Chapelle, Ainhoa

AZALPENA

Honera iristea, mendien isiltasunean murgiltzea da, naturaren iturburuetara bidaiatzea eta aire freskoa arnastea. Ainhoa xarmaz beteriko herri txiki zoragarria da eta, Argi Eder hotela, euskal etxe zinez dotorea. Dottax familiak bere etxeko ateak irekitzen dizkizu egonaldi zoragarri bat eskaintzeko.

 

Familia-giro goxoa sumatuko duzu, mendi eta larreetako bista ederrez gozatuko duzu, igerileku ederrean atseden hartu, tenisean jokatu, tabernan edari goxo bat hartu eta bertako jatetxe dotorean jaki gozoak dastatu. Gela handiak eta apainak dira eta gosaria terrazan zein jardinera ematen duen sala gorrian zerbitzatuko dizute.

  • Kategoria:  Hotela
  • Gela kopurua:  
  • Abiatze prezioa:  100 €
  • Tel.:  +33 (0) 5 59 93 72 00
  • Webgunea:   www.argi-eder.com
  • Helbidea:  Route de la Chapelle
    64250 - Ainhoa - (Lapurdi)
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Telebista
  • Gune berdea
  • Erdigunean
  • Propioa
  • Igerilekua
  • Bistak
  • Beheko sua
  • Garbiketa zerbitzua
  • Edaritegia

OHARRAK

Hizkuntzak: fr es en

Gela bikoitz tradizionala:

100 € - 135 € bitarte

Goi-mailako gela bikoitza:

150 € - 170 € bitarte

 

Gosaria: 13 € 

Haurren gosaria (10 urtetik behera): 7,5 €

Pentsio erdia (gosaria + afaria, edariak aparte): 47 €/pertsona

Haurren pentsio erdia (10 urtetik behera): 28 €/haurra

3. eta 4. pertsonaren gehigarria (goi-mailako geletan bakarrik): 20 €/pertsona/eguna

Egonaldiko zerga: 0,75 €/pertsona/eguna

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.