BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

BALEA HOTELA

106 Rue Adrien Lahourcade karrika, Getaria (Lapurdi)

AZALPENA

Getariako (Lapurdi) Balea hotela xarmadun 3 izarretako hotel bilakatutako ikastetxe baten istorioa da. Gela batzuek bista zoragarriak dituzte itsasora eta besteak hoteleko baratzera ematen dute. 

 

Ozeanoaren gainean kokatua, Lapurdiko kostaldeko herri xarmagarri baten erdian, Balea hotela belaunaldi desberdinen ikastetxe izan zen, 100 urte baino gehiagoz. Ikastetxe berria eraikitzearekin batera, Balea eraikina hutsik geratu zen eta familia batek hotel bat egitea deliberatu zuen, harriz eta adreiluz egindako eraikinari bigarren erabilera bat emateko. Hotela sinplea eta ederra da, argitsua eta lasaia udako egun jendetsuetan ere. Garai batean ikasgela izandakoak, lo egiteko gela bilakatu dira eta patioa, hoteleko baratze. Hala ere, oraindik elementu askok gogorarazten dute Balea Hotela garai batean ikastetxe izan zela. 

 

Balea izena Killy Beall artistak iparraldeko horman egindako mosaikoari zor dio. Getaria balea-arrantzaleen herria izan zen (Euskal Herri osoa bezala) eta nahiz, gaur egun, zetazeo horiek gutxi ikusi, herriko armarrian ageri dira. 

 

Balea hotelean egun osoan zehar hartu ahal izango duzu ostatu. Atsedena hartzeko edo lanerako ere leku aproposa da. Gela handiak, baratzea, terraza, egongela atsegina eta bilera-gela zure zain dituzu.

  • Kategoria:  Hotela
  • Gela kopurua:  26
  • Abiatze prezioa:  70 €
  • Tel.:  +33 (0) 5 59 26 08 39
  • Webgunea:   www.hotel-balea-guethary.com
  • Helbidea:  106 Rue Adrien Lahourcade karrika
    64210 - Getaria (Lapurdi) - (Lapurdi)
  • Irisgarritasuna
  • WiFi-a
  • Telebista
  • Erdigunean
  • Propioa
  • Bistak
  • Sehaska
  • Edaritegia

OHARRAK

Hizkuntzak: fr es en

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.