BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

MENDY HOTELA

Iratiko bidea. Erdigunea, Donazaharre

AZALPENA

Mendy hotela Donazaharren (Behe Nafarroa) kokatua dago, Donibane-Garazitik 3 km-ra. Arrabots eta jendetzatik urrun, lasaitasuna eta erosotasuna eskainiko dizkizu. Garai bateko etxe eder batean kokatua, Mendy hotela guztiz berritua izan da. 16 gela eta Junior Suite bat eskaintzen dizkizu Euskal Herriko barnealdea eta Iratiko bazterrak ezagutu ditzazun. Mendy hotelak familiengan ere pentsatzen du eta ezinduentzako egokitutako gelak ere eskaintzen ditu.

 

Iratiko oihanaren magalean kokatua, Mendy hotela helmuga ona da Behe Nafarroa eta Zuberoa ezagutzeko. Eguna ongi hasteko, gosari goxoa eskainiko dizute, 8:00etatik 10:00etara. (6 € jantokian eta 7,5 € zure gelan). Horrez gain, Behe Nafarroako elikagai goxoak dastatu nahi badituzu, Mendy hotelaren jatetxean otordu goxo bat egitea ez da aukera txarra. 

  • Kategoria:  Hotela
  • Gela kopurua:  16
  • Abiatze prezioa:  50 €
  • Tel.:  +33 (0) 5 59 37 11 81
  • Webgunea:   www.hotel-mendy.com
  • Helbidea:  Iratiko bidea. Erdigunea
    64220 - Donazaharre - (Baxe Nafarroa)
  • Irisgarritasuna
  • Aparkalekua
  • Gune berdea
  • Erdigunean
  • Propioa
  • Bistak
  • Edaritegia

OHARRAK

Hizkuntzak: fr es

  Behe denboraldia Denboraldi erdia Goi denboraldia
Gela bikoitz arrunta 50 - 57 € 55 - 62 € 60 - 65 €
Gela bikoitz erosoa 55 - 62 € 60 - 67 € 65 - 72 €
Twin gela 55 - 62 € 60 - 67 € 65 - 72 €
Familia-gela 85 - 92 € 90 - 97 € 100 - 110€
Ezinduentzako egokitutako gela 65 € 70 € 75 €
Suite junior 110 - 120 € 115 - 125 € 120 - 135€
Gela pentsio erdian 53 € 54 € 54 - 55€
Gela, afaria eta gosaria 70 € 70 € 75 €

 

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.