BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

SAN PRUDENTZIO HOTELA

San Prudentzio auzoa, 4, Getaria (Gipuzkoa)

AZALPENA

San Prudentzio hotela xarma bereziko landa-hotela da, mahastiz inguratua eta Kantauri itsasoari begira dagoena. Leku paregabea da kezkak alde batera utzi eta naturaz eta itsasoko bista zoragarriez gozatzeko. Ingurune zoragarri horretan, itsasora begira duen terrazan, etxeko txakolinaz lagundutako afari goxo bat egin dezakezu.

 

San Prudentzio hotela Getaria herriko (Gipuzkoa) kanpoaldean kokatua dago. Getaria itsas tradizio handiko Erdi Aroko hiribildua da, 2 hondartza bikain, Balenciaga museoa eta kirol-kaiadituena. Herri xarmagarria da, bereziki ezaguna bere kalitatezko jatetxeei esker. 

 

San Prudentzio hotela 2013an erabat birgaitua izan zen. Gustu handiz apaindutako 10 gela, jan-gela ederra, egongela, bilera-gela eta terraza paregabea eskaintzen ditu. 

 

Gaur egun, famliako 3. belaunaldiak zuzentzen du, ilusioz eta ardura handiz, beraien aiton-amonek duela 50 urte eta gerora gurasoek nahiz izeba-osabek egin zuten bezala.

  • Kategoria:  Hotela
  • Gela kopurua:  10
  • Abiatze prezioa:  70 €
  • Tel.:  +34 943 14 04 11
  • Webgunea:   www.hotelsanprudentzio.com
  • Helbidea:  San Prudentzio auzoa, 4
    20808 - Getaria (Gipuzkoa) - (Gipuzkoa)
  • Irisgarritasuna
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Telebista
  • Satelitezko telebista
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Bistak
  • Beheko sua

OHARRAK

Hizkuntzak: eu es en

  Behe denboraldia Erdi denboraldia    Goi denboraldian   
Bakarkako gela 55 astean zehar, 65 asteburuan 70 euro                80 euro
Gela bikoitza 70 astean zehar, 80 asteburuan 85 euro 102 euro
Junior Suita 95 astean zehar, 115 asteburutan 115 euro 125 euro

 

 

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.