BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

MAILUXENIA ETXEA

Lieu-dit Marie Louise, Oragarre

AZALPENA

Mailuxenia etxea (Maison Marie Louise) Oragarren (Lapurdi) dago, Bardoze eta Bastida artean; Euskal Herriko mendialderik polit eta lasaienetakoan eta Biarritzetik 30 minutura.

 

Mailuxenia etxea (Maison Marie Louise) orain bi mende baino gehiago eraikita baserri batean dago kokatua; lekuaren eta inguruaren izaera eta itxura errespetatuz, bertako material noble eta originalez eraberritutako baserri eder batean.

 

Hotelik ederrenen erosotasunak eta landetxeen goxotasuna eskaintzen dizkie bisitariei Mailuxenia etxeak (Maison Marie Louise): erabat hornitutako 2 gela eta 4 suite Pirinioen bista paregabeekin, gimnasioa, SPA, terrazak eta kanpoko igerilekua, besteak beste.

 

Ezkontza, bataio zein laneko egonaldietarako zerbitzuak ere eskaintzen ditu Mailuxenia etxeak (Maison Marie Louise).

 

Mailuxenia etxea (Maison Marie Louise) aukera paregabea duzu Euskal Herriko barnealdeko mendialdea zein kostaldea ezagutzeko, batere jendetzarik gabeko leku paregabean atseden hartuz.

  • Kategoria:  Landa-etxea (gelak)
  • Gela kopurua:  6
  • Abiatze prezioa:  160 €
  • Tel.:  
  • Webgunea:   maisonmarielouise.com/
  • Helbidea:  Lieu-dit Marie Louise
    64120 - Oragarre - (Baxe Nafarroa)
  • Irisgarritasuna
  • Aparkalekua
  • Telebista
  • Gune berdea
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Igerilekua
  • Bistak
  • Beheko sua
  • Jacuzzi-a
  • Edaritegia

OHARRAK

Kanpoaldeko zerbitzuen oharrak: Aireporturako zerbitzua. Zaldiz ibiltzeko aukera (aurrez eskaera eginda).

Barnealdeko zerbitzuen oharrak: SPA (aukeraz egonez gero). Kanpoko igerilekua (urte garaiaren baitan). Gimnasioa. Solarium-a.

Hizkuntzak: fr en

Suite 1 (4-5 pertsona) 240 - 290€
Suite 2 (4 pertsona) 240 - 290€
Suites juniors 3 eta 4 (4 pertsona) 180 - 240 €
5 eta 6 gelak (2 pertsona) 160 - 190 €

OHARRAK

Prezioak urte garaiaren baitan aldatzen dira. Prezioan gosaria barne hartuta dago. Otorduak eska daitezke.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.