BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

PIKUKOBORDA LANDETXEA II

Frain, 17 (barrio Frain auzoa), Lesaka

AZALPENA

Pikukoborda landetxea Lesaka-n dago (Nafarroa), Bortziriak bailaran, Nafarroako eta Euskal Herriko landa-gune ederrenetako batean. Bortzirietako paisaian zelai berdeak eta mendi ederrak dira nagusi, tartean baserriz osatutako nukleo ttiki batzuk ageri direlarik. Bizimodu lasaia eta baserri-giroa arnasten dira hemen. Herri txikiak, baina tradizio handikoak aurkituko dituzu: herriko festak, artisautza eta gastronomia eskaintza oparoa. Kostaldea eta turismo handiagoko guneak ere ez daude urrun, 20 kilometrora besterik ez.

 

Pikukoborda landetxea baserri zahar baten lehen solairuan kokatua dago. Loft-estiloko banaketak, txapitula-formako sabaiak, egurrezko habe ederrek eta nekazal kutsuko dekorazioak etxean bezala sentiaraziko zaituzte. Pikukoborda landetxea 6 pertsonentzako egokitua dago: lau gela, bi ohe bikoitzekoak eta bi banakakoak, sukaldea, jangela-egongela, bainugela handia, terraza, babarkoa eta lorategia ditu. Etxean egindako gosari- eta afari-zerbitzua ere eskaintzen da. Nahiago duenarentzat, Pikukoborda landetxea-k gelak soilik ere alokatzen ditu. 

 

Pikukoborda landetxea gune aproposa da atseden hartzeko eta naturaz eta lasaitasunaz gozatzeko, betiere, kostaldetik gehiegi urrundu gabe eta Euskal Herriko gune interesgarrienetatik gertu.  

  • Kategoria:  Landa-etxea (osoa)
  • Gela kopurua:  4
  • Abiatze prezioa:  200 €
  • Tel.:  +34 607 77 65 59
  • Webgunea:   www.pikukoborda.com
  • Helbidea:  Frain, 17 (barrio Frain auzoa)
    31720 - Lesaka - (Nafarroa)
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Animaliak
  • Telebista
  • Gune berdea
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Barbakoa
  • Bistak

OHARRAK

Hizkuntzak: fr es en

  Behe-denboraldia Goi-denboraldia
Aste osoa (6 gau) 6 pertsona arte

490€                

590€
Aste osoa (6 gau) 4 pertsona arte 475€ 560€
Aste osoa (6 gau) 2 pertsona arte 385€ 490€
Asteburua (2 gau) 6 pertsona arte 250€ 295€
Asteburua (2 gau) 4 pertsona arte 200€ 250€
Asteburua (2 gau) 2 pertsona arte 140€ 220€
Gau gehigarria (6 pertsona) 70€ 100€
Gau gehigarria (4 pertsona) 60€ 90€
Gau gehigarria (2 pertsona) 50€ 70€

 

OHARRAK

Gosaria eta %10eko BEZ-a barne hartuta daude / Bi gau edo gehiagoan bertan egonez gero, gauaren prezioak ez dira berberak / Pakete bereziak eta eskaintzak urte guztian zehar / Goi-denboraldia: Uztailaren 1etik irailaren 15era, Aste Santua, Eguberriak, zubiak eta lekuko jaiegunak. Behe-denboraldia: urteko gainontzeko egunak.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.