Ameztia, 9, Doneztebe
Ameztia ostatua Donezteben dago, Nafarroa iparraldeko bailara eder batean eta Bidasoa ibairen bide berdearen bihotzean. Aukera polita, beraz, Ameztia ostatua natura, kirola eta lasaitasuna maite duten bikote, familia eta lagun-taldeentzat.
Ameztia familia-ostatua da: hirugarren belaunaldiak dihardu egun bertan lanean, Maribik eta Jorgek. Orain bi urte erabat berritu zuten ostatua bezeroari beharrezko zerbitzu guztiak eskura jarri eta txoko goxo zein atsegina eskaintzeko asmoz. Berogailua, wifi-a, plasma telebista... dituzten 10 gela ditu Ameztia ostatuak.
Horrez gain, bizikletak alokatzeko nahiz gordetzeko, dutxatzeko, ibilbideak eskuratzeko, bizikleta konpontzeko edota zure gauzak uzteko BTT zentroa ere badu, Nafarroako bakarra eta bertako zein kanpoko bizikletazaleen artean oso ezaguna dena. Taberna ere badute, jardunean hasi aurretik edo ondoren indarrak hartzeko.
Aukera polita, beraz, Ameztia ostatua natura, kirola eta lasaitasuna maite duten bikote, familia eta lagun-taldeentzat. Eta bereziki, bizikletazaleentzat.
Hizkuntzak: eu es en
Behe-denboraldia | Goi-denboraldia | |
Binakako logela | 48 € (3. gauetik aurrera 45 €/gaua) | 48 € (3. gauetik aurrera 45 €/gaua) |
Binakako logela gosariarekin | 60 € | 60 € |
Banakako logela | 30 € | 35 € |
Banakako logela gosariarekin | 36 € | 41 € |
Goi-denboraldia: Aste Santua, abuztua, zubiak. Behe-denboraldia: urteko gainontzeko egunak.
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.