Katrapona, 4, Getaria (Gipuzkoa)
Katrapona ostatua Gipuzkoako kostaldeko Getaria herrixkako portuan kokatua dagoen pentsio xarmanta da. Portura eta itsasora bista zoragarriak eskaintzen ditu.
2007an etxea guztiz berritua izan zen eta 2015ean, pentsioa gaur egungo beharretara egokitu zen bezeroei ahalik eta zerbitzu onena eta erosotasun handiena eskaintzeko asmoz. Katrapona pentsioak 8 gela eroso ditu. Guztiek dute bainugela, telebista eta doako WIFI zerbitzua; eta gehienek baita balkoitxo bat ere.
Katrapona pentsioa Getariako erdigunean kokatua dago eta hondartzara oinez joan ahal izango zara, 5 minutuan.
Katrapona pentsioak ez dauka parking propiorik, baina Getariako portuan, pentsiotik oso gertu, aparkaleku handi bat dago.
Hizkuntzak: eu es
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.