BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

SAGARDOTEGIETARA BISITAK (GIPUZKOAKO SAGARDOGILEEN ELKARTEA)

Nabarra Oñatz 7 bajo, Astigarraga

AZALPENA

Sagardotegietan bisita gidatuak eginez, sagardoaren mundua ezagutzeko aukera duzu: sagastiak, dolareak, elaborazio zonak, baserriak eta upeltegiak ikusiko dituzu, besteak beste. Duela 500 urteko baserrietako tradizioa eta gaur egungo instalazio modernoak bisitatuko dituzu. 

 

Ondoren, sagardoa dastatuko duzu, dastatze komentatu labur batekin eta pintxo batekin lagunduta. Azkenik, sagardotegirako bisita ohiko bazkari zein afari batekin bukatu daiteke: sagardotan egositako txorixoa, bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta ederra, eta azkenbururako gazta, irasagarra eta intxaurrak. Sagardoa “TXOTX” erara, upeletatik zuzenean, dastatuko da.

 

Zenbait sagardotegietan, urtaroaren arabera, sagarra zuk zeuk bildu eta ondoren sagardoa egiteko aukera ere izango duzu. 

 

Bisita gidatuak bezero mota guztietara egokituta daude: bertako bisitari zein atzerritarrentzat eta banakako, talde zein familientzat ere. Izan ere, 4 hizkuntzetan egiteko aukera dago: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. 

  • Aparkalekua
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es en

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.