BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

BELAUSTEGI JATETXEA

Bº San Miguel Gaina z/b., Elgoibar

AZALPENA

Josu Mugerza, Belaustegi baserriko sukaldariak sukaldaritza landua eskaintzen du, nazioarteko sukaldaritzaren eta sukaldaritza modernoaren ikutuak dituena. Belaustegi baserrian tradizioa eta berrikuntza uztartzen dira, eta plater berritzaile, koloretsu eta atseginak eskaintzen dira. Belaustegi Baserriko kartan zapore nahasketa handia eta iradokitzailea aurkituko duzu, hala nola, gibel-terrina, ahuntz-gazta, orein-solomoa edo orkatz-ragoûta. Itsasoko produktuak, okela eta ehiza dastatuz gozatu egingo duzu. 

 

Belaustegi baserria leku zoragarria da otordu erromantiko baterako zein ospakizun handi baterako. Izan ere, XVII. mendeko Belaustegi baserriak sei jangela ditu, eguraldiaren eta bezero-kopuruaren arabera giro goxoan jan dezazun. Urteko lehen eguzki-printzak atera orduko, baserriaren kanpoaldeko terraza ederra atontzen da, aperitifa hartzeko edo, otordu goxoaren ostean, kopa bat hartzeko.


Tarbenan gune goxo eta atsegina prestatua dago, astelehenetik ostiralera, eguneko menuak zerbitzatzeko. Menua 12 euroko da.

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera : 140
  • Abiatze prezioa: 35 €
  • Ordutegia: Igandea, astelehena, asteazkena eta osteguna: 11:00etatik 19:30tara. Ostirala eta larunbata: de 11:00etatik 02:00tara. Asteartea: Itxita.
  • Tel.: +34 943 74 31 02
  • Webgunea: www.belaustegi.com
  • Helbidea: Bº San Miguel Gaina z/b.
    20870 - Elgoibar - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Eguneko menua: Tabernan: 12,00 € + BEZ (10%). Lorategian: 14,00 € + BEZ (10%). Karta: Degustazio-menua: 37,50 € + BEZ(10%). Kartako batezbesteko prezioa: 40,00 €

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.