BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

EUZKADI JATETXEA

285 Karrika nagusia, Ezpeleta

AZALPENA

Aspaldiko ostatua da Ezpeletako (Lapurdi) Euzkadi hotel-jatetxea, herriko asteazkeneroko merkatuari erabat lotua. Handitzen eta heltzen joan den jatetxea da Euzkadi jatetxea, 5 belaunaldiren lanaren fruitua. Euzkadi jatetxean gustu eta mimo handiz prestatutako euskal sukaldaritza tradizionalaz gozatzeko aukera izango duzu.

 

Auxtin Darraidou-ren sukaldean euskal sukaldaritzako plater goxo eta tipikoak prestatzen dituzte, hala nola, axoa, tripotxa, Banka-ko amuarraina, esneko bildotxa edo axuria, txahalkia, Ospital etxeko Ibaiona txerrikia... Eta, noski, sukaldaritza horretan ez da falta hain ospe handia duen Ezpeletako piper goxoaren ikutua. On dagizula! 

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera :
  • Abiatze prezioa: 20 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +33 (0) 5 59 93 91 88
  • Webgunea: www.hotel-restaurant-euzkadi.com
  • Helbidea: 285 Karrika nagusia
    64250 - Ezpeleta - (Lapurdi)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.