BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

LE CHISTERA JATETXEA

, Urdiñarbe

AZALPENA

Chistera jatetxea Urdiñarben (Zuberoa) dago Mauletik 6 km-ra eta Donibane Garazitik 30 km-ra.

 

1965tik, Mugordoy familiak bertakotasunean oinarritutako sukaldaritza eskaintzen du, euskal kulturan, kirolean eta gastronomian oinarritua. Mugordoy familiak pasioz lan egiten du eta bertako mozkinak lehenesten ditu, bisitariari ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko.

 

Chistera jatetxeak 300 pertsona sartzeko moduko jan-gela panoramikoa, terraza ederra eta aparkalekua eskaintzen dizkizu. Haurrek ere aurkituko dute euren gustuko lekurik: jolas-lekua, petanka-gunea, etab.

 

Chistera jatetxeak euskal sukaldaritza tradizionalean oinarritutako eguneko menuaz gain, karta ere eskaintzen du. Jatetxeko espezialitateak bakailuz betetako piperrak, garaiko usoak eta bertako arkumea dira. 

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera : 300
  • Abiatze prezioa:
  • Ordutegia: Goiz eta arrats irekia
  • Tel.: +33 (0) 5 59 28 06 74
  • Helbidea:
    64424 - Urdiñarbe - (Zuberoa)

OHARRAK

Astelehenetan itxia

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.