BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

OZKIXEKO LEPOA JATETXEA

Route du Col d'Osquich, Muskildi

AZALPENA

Ozkixeko Lepoa jatetxea edo Restaurant du Col d'Osquich Zuberoa eta Behe Nafarroako mugan kokatua dago. Ozkixeko Lepoa jatetxea edo Restaurant du Col d'Osquich familia-giroko jatetxe bat da, Euskal Herriko mendien paisaia zoragarriak eta lasaitasuna eskaintzen dituena.

 

Ozkixeko Lepoa jatetxea edo Restaurant du Col d'Osquich-ek euskal sukaldaritza tradizionaleko plater goxoak eskaintzen ditu, guztiak bertako produktuetan oinarrituak: amuarrain txikiak, arkumea, legatza, usoa edo onddoak, kasu. Menu desberdinak hautatu ahal izango dituzu: "Lurreko Menua" onddo-omeleta, legatza edo arkume-saiheskiekin, "Menu gourmanta" kalamare freskoak, ahate gibel freskoa, arkumea eta onddoekin, edo nahiago baduzu, kartan amuarrain txikiak eta txahalkia aurkituko dituzu. Udazkenean, "Udazkeneko Menua" aurkituko duzu eta etxeko espezialitatea den usoa dastatzea gomendatzen dizugu. 

 

Guztia, Irulegiko edo Jurançoneko ardo goxo batez lagundua eta, amaitzeko, gerezi-erreximentaz lagunduriko gasna eta etxeko pastelak. 

 

Zuberoa eta Behe Nafarroa ezagutzeko txango bat edo egun batzuetako ateraldia prestatu baduzu, Ozkixeko Lepoa jatetxea edo Restaurant du Col d'Osquich helbide on bat da bertako produktuak dastatzeko eta bista ederrez gozatzeko. 

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera :
  • Abiatze prezioa:
  • Ordutegia:
  • Tel.: + 33 (0) 5 59 37 81 23
  • Helbidea: Route du Col d'Osquich
    64130 - Muskildi - (Zuberoa)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.