BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

SARBIL JATETXEA

Ikerrea 8, Etxauri

AZALPENA

Sarbil jatetxea Etxaurin dago, Iruñeatik 14 kilometrora, zurezko 11 zutaberen gainean eraikia, Arga ibaiaren gaineko hegi batean. Zurezko arkitekturak, bista zoragarriek eta gastronomiak bat egiten duten jatetxea da Sarbil jatetxea.


Kalitatezko eguneko menua jateko edo asteburuko menua dastatzeko jatetxe paregabea da. Inguruko produktuetan oinarritutako platerak eskaintzen ditu, hala nola, garaiko barazkiak, onddoak, idi txuleta, bildots saiheskiak, zerrikume errea, txipiroiak edo bakailua. Sarbil jatetxean, plater goxo horiek dastatuko dituzu Etxauri ibarreko ikuspegi harrigarria eta Otazuko Jaurerriko mahastiak eta bertako jauregia aurrean dituzula.

 

Angela Riqueneren eta Juan Ignacio Atxaren proiektu familiarra da Sarbil jatetxea eta produktuaren kalitatea eta bezeroari ematen zaion zerbitzua dira ardatzak.

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera : 58
  • Abiatze prezioa: 15 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: + 34 948 32 94 87
  • Webgunea: sarbiljatetxea.com
  • Helbidea: Ikerrea 8
    31174 - Etxauri - (Nafarroa)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.