BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

OIHARTE SAGARDOTEGIA

Irukaketa gaina, Zerain

AZALPENA

Oiharte sagardotegia Zerainen (Gipuzkoa) kokatua dagoen sagardotegia da.

 

Oiharte sagardotegian, Txotx garaian sagardotegiko menu ederraz gozatuko duzu: bakailo-tortilla, bakailoa piperrekin, txuleta eta herriko artzainen gazta menbrilloarekin eta intxaurrak. Txotx garaitik kanpo, urte osoan, entsaladak, urdaiazpikoa, zainzuriak, arkumea eta oilaskoa bezalako jaki ederrez prestatutako otordu goxoak dastatu ahal izango dituzu.

 

Oiharte sagardotegiak, gainera, sagardo berritzaile bat ere badu: Ama, sagardo apardunaSagardo hau tentuz aukeraturiko sagardo natural batetik abiatu eta botilan bigarren fermentazio bat eginez lortu da, cava egiteko erabiltzen den antzeko prozesu tradizionala erabiliz. Prozesu honek gutxienez 6 hilabete irauten du eta bukaeran lortzen den produktua apardun edari freskagarri bat da: ahoan fina, burbuila txikiez osatua eta kolore argikoa.

 

Sagardoa dastatu eta sagardotegiko otorduak zerbitzatzeaz gain, bisita-gidatuak ere antolatzen ditu Oiharte sagardotegiak eta lo egiteko gelak ere eskaintzen ditu.

  • Kategoria: Sagardotegia
  • Edukiera : 100
  • Abiatze prezioa:
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 943 50 10 13
  • Webgunea: www.oiharte.com
  • Helbidea: Irukaketa gaina
    20214 - Zerain - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.