BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

ARNABAR ETXEA

Route de Saint-Jean-Pied-de-Port, Ortzaize

AZALPENA

Arnabar etxea Ortzaizen dagoen (Nafarroa Beherea) famliako baserri bat da. Bere berezitasuna Mulard ahatearen hazkuntza da. Arnabar etxean ahateak zerealekin eta zelaietako belarrarekin hazten dituzte, euskal baserrian ohituraz egin den bezala. Ahateak libre ibiltzen dira zelaian eta horri esker kalitate handiko ahate-mozkinak lortzen dituzte, hala nola, ahate-gibelak, konfitak... Kalitate hori Arnabar etxearen harrotasun handiena da.

 

Ahate-mozkinez gain, Arnabar etxeak txerriki edo behikian oinarritutako bestelako produktuak ere eskaintzen ditu. Txerriak eta behiak Euskal Herrian ekoitziak dira eta erabiltzen dituzten errezetak etxekoak dira. 

 

Uztailetik irailera, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 11:00etan, Arnabar baserria bisita dezakezu gida baten laguntzarekin. Ahatearen hazkuntza-prozesu osoa ezagutuko duzu. Hitzordua Ortzaizen egiten da eta bisita doakoa da. Bisitaren amaieran bertako mozkinak dastatzeko aukera izango duzu. Bisita gidarik gabe ere egin daiteke, egunero, 9:00etatik 18:00 arte, gezi batzuk jarraituz.  

  • Kategoria: Gastronomia
  • Abiatze prezioa: 0 €
  • Ordutegia: Ikus "Oharrak" atala
  • Tel.: + 33 (0) 5 59 37 62 93
  • Webgunea: arnabar-foie-gras.com
  • Helbidea: Route de Saint-Jean-Pied-de-Port
    - Ortzaize - (Baxe Nafarroa)
  • Aparkalekua
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: fr

OHARRAK

PREZIOA: bisita doakoa da. ORDUTEGIA: bisita 11:00etan astelehen, asteazken eta ostiral guziz, uztailetik iraila amaiera arte. Denda astelehetik larunbatera irekitzen da, urte osoan, 9:00-12:00 eta 14:00-18h00 (udan 19:00).

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.