BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

LA NIVELLE JATETXEA

Chemin Karrika, Senpere

AZALPENA

La Nivelle ez da hotel xarmagarri bat soilik, euskal sukaldaritza tradizionaleko jatetxea ere badu.

 

La Nivelle jatetxea Senperen (Lapurdi) dago eta etxearekin berarekin zein eskualdearekin bat egiten duen karta eskaintzen du: xumea, oparoa eta sormen handikoa.

 

La Nivelle jatetxean sukaldean aritzea sakratua da: belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira jakintza eta produktu onekiko miresmena. Pascalek, golf txapeldun emeritua, primeran ezagutzen du erronken eta errendimenduaren arteko soka. Garaian garaiko produktuekin soilik lan eginez eta bere inspirazioan oinarrituta, La Nivelle jatetxeak probatzea merezi duen esperientzia gastronomikoa eskaintzen dizu.

 

La Nivelleko bistroaren harribitxia upategia da. Ederra da benetan barran txipiroi-kazola bat edo txuleta eder bat jatea upategiko ardo goxoren batekin lagunduta. Giro oso berezia sortzen da, terrazan ere goza dezakezuna etxeko koktel goxo bat dastatuz.

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera :
  • Abiatze prezioa: 16 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +33 (0) 5 59 54 10 27
  • Webgunea: lanivelle.fr
  • Helbidea: Chemin Karrika
    64310 - Senpere - (Lapurdi)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.