BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

LES PYRÉNÉES JATETXEA

Plaza nagusia, Atharratze-Sorholüze

AZALPENA

Les Pyrénées jatetxea, 1902an sortua, Atharratzen (Zuberoa) kokatua dago. 1954ean Jean Abadie-k erosi zuen, Atharratzeko harakin famatuak. 1975an, bere seme Henri Abadie-k hartu zuen sukaldearen zuzendaritza, 4 urtez Biarritzeko Café de Paris-n lan egin ostean. Gaur egun, haren seme Patrick da sukaldeburua, Donibane Garazin Christian Parra-rekin sukaldaritza-ikasketak burutu ostean. 

 

Patrick Abadie-k oso modu finean ezkontzen ditu sukaldaritza modernoa eta errezeta zaharrak. Les Pyrénées jatetxean, Patrick Abadie-k Euskal Herriko produktuekin lan egitea lehenesten du: legatza, aingirak, amuarrainak, zerrikia, behikia, arraultzak... guztia Euskal Herrikoa da.

 

Les Pyrénées jatetxeak "Etxean egina" izendapena lortu berri du. Izan ere, plater guztiak, azkenburukoak barne etxean bertan eginak dira. 

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera :
  • Abiatze prezioa: 23 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +33 (0) 5 59 28 50 63
  • Webgunea: www.restaurantlespyrenees.waibe.fr
  • Helbidea: Plaza nagusia
    64470 - Atharratze-Sorholüze - (Zuberoa)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.