Gastronomia da euskaldunon altxorretako bat eta konpartitzea gustatzen zaigu, ezagunen artean zein jende berriarekin. Mimo handiz zaintzen, aukeratzen eta prestatzen ditugu gure lehengaiak gero mahaiaren bueltan konpainia onean gozatzeko. Mahaia prest dago eta eser zaitez. On egin diezazula!
IBILBIDEA BURUTUEuskal Herriak museo-sare oparo eta zabala du. Hiriburuetan museo moderno erakargarriak aurkituko dituzu, zein baino zein bilduma interesgarriagoaren erakusleku. Hiriguneetatik aparte, berriz, museo tematikoak eta interpretazio zentroak dira nagusi, guztiak euskal ondarearen eta historiaren lekukotasunak jasotzen dituztenak.
IBILBIDEA BURUTUAi, hain da berdea Euskal Herria! Inguru paregabeak ditu eskaintzeko, baina ezinbestean euri pixka bat egin behar du hain eder mantentzeko. Beraz, ez dituzu beti kalean lasai eta gozo ibiltzeko egunak izango, baina tira, badira barruan egiteko plan apartak ere.
IBILBIDEA BURUTUPaisaia eta txoko xarmagarriz jositako lurraldea da Euskal Herria. Itsasertzean zein barrualdean, iparraldean nahiz hegoaldean, zentzumen guztiak gozatu eta euskal historia eta kultura ezagutzeko aukera apartak izango dituzu parean. Hemen, ikusi eta disfrutatu gabe utzi ezin dituzun batzuk aurkeztuko dizkizugu.
IBILBIDEA BURUTUEuskal Herriko ondarea bizitzeko era asko dago, zein baino zein aberasgarriagoak. Ondare arkitektoniko, kultural, erlijioso eta natural zabala du Euskal Herriak. Gazteluak, katedralak, basilikak, paisaiak, kaleko artea, etab., guztiak Euskal Herriaren historia aberatsaren lekuko eta guztiak oso ongi kontserbatuak.
IBILBIDEA BURUTUUtzi alde batera muga administratiboak eta bisitatu mugaren bi aldeetara dauden Euskal Herriko zazpi hiriburuak. Guztiak dira ezberdinak, baina badute elkarren artean harremanik: estuago edo lasaiago, euskal kulturak lotzen ditu. Utzi beldurrak eta konplexuak etxean eta goazen abiatzera, bidelagun izango gaituzu.
IBILBIDEA BURUTUEuskal Herria herri festazalea da. Urte osoan aurkitzen dira festarako aitzakia paregabeak: Inauteriak, herri eta auzoetako festak, jaialdiak… Festa aukera ederra da Euskal Herriko herriak eta gure tradizioak ezagutzeko. Zu ere jai bila bazabiltza zatoz gurekin, hemen aurkituko duzu zure gustuko festa!
IBILBIDEA BURUTUFamilian bidaiatzeko lurralde atsegina eta segurua da Euskal Herria. Lasai bidaiatuko duzu eta, gainera, esperientzia gogoangarriak biziko dituzue: abentura parkeak, bizikleta txangoak, hondartza, atrakzio parkeak... Zuk atseden hartzeko aukera izango duzu eta zure haurrek eskertu egingo dizute Euskal Herrira egindako bidaia.
IBILBIDEA BURUTUMendizaletasuna euskaldunen izaeraren ikurretako bat da. Iñurrategi anaiak, Edurne Pasaban eta Juanito Oiartzabal mendizaleak dira, besteak beste, horren adibide. Euskal Herriko mendiak ez dira bereziki garaiak, baina paisaia erabat da gora-beheratsua itsas bazterretik bertatik hasita.
IBILBIDEA BURUTUItsasbazterrean zein barrualdean, Euskal Herri guztian barna topatuko dituzu herri xarmagarriak. Historia, arkitektura, kultura, gastronomia zein festengatik, denek badute zerbait erakutsi eta ikusteko. Hemen zerrendatxo bat duzu, baina zerorren kabuz beste hainbat deskubritzera animatzen zaitugu.
IBILBIDEA BURUTUPertsona aktiboa zarela eta mugimendua gustuko duzula? Primeran. Adrenalina pixka bat askatuz eta gorputza apur bat nekatuz lekuak ezagutzeko aukera ederrak dituzu Euskal Herrian. Bikotean, familian nahiz lagunartean egiteko plan politak topa ditzakezu. Mugi zaitez, zeren zain zaude?
IBILBIDEA BURUTUEuskal Herria kultur maitaleen helmuga da. Euskal Herrian kulturaren sinonimo dira festa, tradizioa, gastronomia, museo modernoak, dantza, antzerkia, musika… Tradizio handiko herria izanik, kultur eskaintza oparoa du urte osoan zehar eta publiko guztiei egokitzen zaien egitarau zabala.
IBILBIDEA BURUTUEuskal Herriko paisaia zoragarriak ezagutzeko modurik egokienetakoa da, bizikletaz edo oinez, bidegorri bat aukeratu eta egun-pasa bat antolatzea. Antzinako trenbide-sareak baliatuz, errepideak zabalduz, ibai ertzak aprobetxatuz… guztiz berritu da bidegorri-sarea. Gozatu lasaitasunaz eta edertasunaz!
IBILBIDEA BURUTUHemen, zure bidaiaz gozatzeko eskura dituzun beste aukera batzuk