Euskal Herriko hiririk handiena eta kosmopolitena da Bilbo. Azken 25 urteetan hiri industrial eta iluna izatetik bizia eta modernoa izatera pasatu da. Itsasadarra da aldaketa horren lekuko: 70 eta 80ko hamarkadetako labe garaiek paseo eder eta Guggenheim museoa bezalako eraikin ikusgarriei pasa diete lekukoa.
IBILBIDEA BURUTUInork ez du ukatuko Euskal Herria berdea ez denik eta euririk egiten ez duenik, baina baditu horretatik asko ez duten paraje ederrak ere. Nafarroa hegoaldeko Bardeak, Euskal Herriko desertu bezala ere ezagunak, dira horren adibiderik garbiena. Aterkia eta euritakoa etxean utzi eta Euskal Herriaren beste aurpegi bat ezagutzera gonbidatzen zaitugu hemen.
IBILBIDEA BURUTUEuskal kostaldea Angelutik (Lapurdi) Muskizeraino (Bizkaia) hedatzen da. Tartean, ospe handiko hainbat herri zoragarri aurkituko duzu: Biarritz, Donostia, Zarautz edo Lekeitio, besteak beste. Aipamen berezia merezi duten bi gune ere badaude: Zumaiako flysha (Gipuzkoa) eta Gaztelugatxeko ermita (Bizkaia).
IBILBIDEA BURUTUIrati Zuberoa, Behe Nafarroa eta Nafarroa elkartzen dituen oihan magikoa da. Europako pagadi handienetakoa da (17.300 hektarea), mendiaren eta naturaren maitaleentzat bisitatu beharreko lekua. Oso biztanle gutxiko gunea izanik, fauna eta flora nagusi dira Iratiko oihanean.
IBILBIDEA BURUTUItsas bazterretik pixka bat urrunduz, hiria eta herri txikiak bikain ezkontzen diren Euskal Herriko eskualdea ezagutzea proposatzen dizugu. Gasteiz eta inguruez ari gara. Euskal Herriko eskualde hau aproposa da familian bidaiatzen dutenentzat, lasaitasuna nahi dutenentzat zein gastronomiazaleentzat.
IBILBIDEA BURUTUEuskal Herriaren bihotzera bidaiatzea ia ikutu gabe dagoen eremu zabalera sartzea da. Aizkorri-Aratz, Urbasa-Andia eta Aralar parke naturaletan barna bidaiatzea gomendatzen dizugu. Kultura, natura eta gastronomia gustuko badituzu, merezi du paraje eder hauetan geldialdia egitea.
IBILBIDEA BURUTUBidasoa ibaia Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroa elkartzen dituen ibaia da. Erratzu inguruan sortzen da eta Txingudiko badian itsasoratzen. Ibilbidearen hasieran "Baztan ibaia" izenez deitzen da, eta Doneztebera iristean hartzen du "Bidasoa" izena. Lasai ibiliko zara kirol apur bat eginez edo leku ederrak bisitatuz.
IBILBIDEA BURUTUIpar Euskal Herria eskualde polita bezain ezezaguna da euskaldun askorentzat. Bisitatzeko leku ugari eta interesgarriak eskaintzen ditu, baina maiz ez da jakiten nondik hasi. Iparraldea bisitatzeko zenbait pista behar badituzu, hona hemen gure gomendio-sorta.
IBILBIDEA BURUTUHemen, zure bidaiaz gozatzeko eskura dituzun beste aukera batzuk